
Jolaserako garai aproposa
Anoeta Atzotik hasita, hil honetako ostegunetan udako jarduerak antolatu ditu Udalak; irteerak ere egingo dituzte.
erredakzioa
Anoetako Udalak antolatuta, udako jarduerak egiten ari dira LH1 eta LH6 bitarteko haurrak ostegunetan. Atzo goizean hainbat jolas izan zituzten herriko plazan eta haur ugari elkartu ziren aulki jokoan, altxorraren bila eta beste joku gehiagotara jolasteko.
Jarduera hauetan bi irteera egingo dituzte. Hilaren 10ean izango da lehenengoa eta Hernaniko ur parkera joango dira. Horretarako izena eman behar da udaletxean edo kiroldegian eta hilaren 8a da azken eguna horretarako.
Beste irteera uztailaren 24ean izango da. Donostiako hondartzara eta Santa Klara irlara joango dira. Irteera horretarako izena emateko azken eguna hilaren 22a izango da.
Bi irteeren tarteko ostegunean ere jolasteko aukera izango dute herriko haurrek, hilaren 17an, hain zuzen. 10:00etan elkartuko dira plazan eta herri kirolak landuko dituzte. Egun horretarako ez da izenik eman behar, atzoko egunean bezala: plazara agertzea jolasteko gogoarekin nahikoa da.
Erakusketak
Egutegirako argazki lehiaketako lanak
ANOETA, Abraham Olano kiroldegia - 2008-11-24
Deialdiak
Gaztain jatea
ANOETA, Alkartasuna biltokia - 2008-12-04
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.