
2008-05-01 | 15:27:07
Gizartea
Ume-jolasak egin dituzte umeekin Anoetako gaztetxekoek
Anoetako Gaztetxearen IX. urteurrena ospatzen ari dira
16:30ean plazan geratu dira umeekin eta kalejiran gaztetxera jaitsi dira. Han beraiekin jolasak eginda gero, merienda emango zaie. Gauean, berriz, bideo-emanaldia izango da: 'Codigo Da Vinci' filma ikusiko dute.
MAIATZAK 2, OSTIRALA: 11:00etan mendi-martxa; bakoitzak bere bazkaria eramango du eta mendian bazkalduko dute.
19:00etan txupinazoa eta sagardo-dastaketa egingo dute.
23:00etan kontzertua: EH SUKARRA
MAIATZAK 3, LARUNBATA: 11:00etan patata tortilla eta entsalada txapelketa.
14:00etan bazkaria
Arratsaldean trikipoteoa herrian zehar.
21:00tan afaria Gaztetxean
23:00etan kontzertua: BOZIO +SILIKONAY+ DJ BAG eta TXIRRISKLAS JAIA
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.