Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Anoeta
2008ko abuztuak 28, Osteguna

Azken ordukoak

Abenduaren 2an Herri Kontsulta egingo dute, herritarrek trenaren gaineko iritzia eman dezaten

2007-10-11 | 11:01:57

Abenduaren 2an Herri Kontsulta egingo dute, herritarrek trenaren gaineko iritzia eman dezaten

Atzo eman zuten prentsaurrekoa Udalak, AHT Gelditu! Elkarlana, Anoetako Gazte Asanblada eta beste hainbat eragile honen berri emateko

Azaroaren 18ra arte informazio kanpaina egingo dute, azaroaren 19tik 25era bitarte eztabaida prozesua eta azkenik herri kontsulta egingo dute. "Herri honen etorkizuna bermatu nahi badugu guri dagokigu arbasok utzitako lurrak hurrengo belaunaldiei ziurtatu eta orain arteko herri-giro aparta duen Anoeta bat uztea".

Erantzun 1

2007-07-18 | 12:10:37

Egonkor jarraitzen du atzo Euskal Forging enpresan lan istripua izan zuen langileak

Donostiako ospitalean dago 52 urteko JM. J.B. ibartarra

Atzo, 09:00ak inguruan lan istripua izan zuen 52 urteko JM. J.B. galdaragile ibartarrak. Burdinentzako zerra batekin ari zen lanean eta antza, mozketarako diskoa hauts egin zen langilearen aurrean eta honek airean irten zuen. Inpaktuaren eraginez, langileari lepoan zauri larriak eragin zizkion. Donostia Ospitalera eraman zuten ebakuntza egitera, eta amaitu ostean, arreta intentsiboko unitatera eraman zuten, arriskutik kanpo.

Ez du erantzunik

Enpresetan euskara sustatuko dute Udalak eta Galtzaundik

2007-03-01 | 15:53:00

Enpresetan euskara sustatuko dute Udalak eta Galtzaundik

Hartzen dituzten konpromisoak aurrera eramaten lagunduko zaie enpresa alorreko eragileei

Anoetako Udalak eta Galtzaundi Euskara Taldeak hitzarmena sinatu dute, aurten enpresa-munduan euskararen erabileraren normalizazio-lanak elkarlanean bideratzeko. Akordioaren sinaketa Fidel Azpiroz alkateak eta Jon Ander Ubeda Galtzaundiko zuzendaritzaren kideak egin dute.

Ez du erantzunik

Herritarren Txartel Elektronikoa bultzatuko du Udalak

2007-02-27 | 13:30:00

Herritarren Txartel Elektronikoa bultzatuko du Udalak

Interneten bitartez hainbat administrazioekin harremanak burutzeko aukera ematen du txartelak

Herritarren Txartel Elektronikoa (HTE) aurkeztu dute gaur Anoetako KZgunean Fidel Azpiroz alkateak eta Txomin Alkorta Eusko Jaurlaritzako KZgunea proiekturaren zuzendariak. Udalak txartel hori bultzatuko du. Azpirozen esanetan, «gauza berria eta pauso interesgarria da. Udaletxera joan gabe, internet bitartez Udalarekin zerikusia duten edozein kontsulta egiteko».

Ez du erantzunik

2006-11-04 | 12:41:38

Anoetako gaztetxean lapurreta izan da

Bart gauean gertatu da, eta bertan zegoen dirua eraman dute

Bart gauean Anoetako gaztetxean lapurreta egin dute. Antza, bertan zegoen dirua lapurtu dute. Musika lokaletako ateak ere forzatuta egon arren, ez dute handik ezer ere hartu.

Ez du erantzunik

Euskara ikasteko matrikulazio epea zabaldu dute Anoetak eta Irurak

2006-10-05 | 14:14:19

Euskara ikasteko matrikulazio epea zabaldu dute Anoetak eta Irurak

Anoetako eta Irurako Udalek eta Ikastolek euskara ikasteko eskaintza bateratua luzatu dute, matrikulazio epea hilaren 11era arte egongo da zabalik

Irura eta Anoetako herritarrek, euskara ikasteko aukera izango dute gaurtik aurrera. Izen-ematea Irurako edota Anoetako udaletxean egin beharko da hilaren 11a baino lehen. Gogoratu, astean sei orduko eskolak izango direla eta ikasturtea urrian hasi eta ekainean amaituko dela.

Ez du erantzunik

Abraham Olano kiroldegia, erabiltzaileentzako prest

2006-09-21 | 16:16:31

Abraham Olano kiroldegia, erabiltzaileentzako prest

Txirrindulari anoetarrak eta agintariek egin dute gaur inaugurazio ekitaldia

Anoetako Abraham Olano kiroldegia inauguratu dute gaur eguerdian. Ekitaldian izan dira kiroldegiari izena eman dion txirrindulari anoetarra, Jose Juan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako Aldun Nagusia, Fidel Azpiroz alkatea, Fernando Tapia Gizarte eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua, Rafa Uribarren Landa Ingurunearen Garapenerako foru diputatua eta Jesus Mari Arsuaga Kirol zinegotzia. Herritar ugari bildu da kiroldegi berrian eta baita eskualdeko herrietako hainbat alkate ere.

Ez du erantzunik

Ur biltegia inauguratu dute

2006-02-02 | 17:05:52

Ur biltegia inauguratu dute

Zaharrak sortutako arazoak medio berria egitearen beharra ikusi dute

Inaugurazio ekitaldian izan dira, Fidel Azpiroz Anoetako alkatea, Jose Inazio Otermin eta Nieves Alarcos zinegotziak, Iñigo Elosegi Ur kontsortzioetako ordezkaria eta Luis Mari Oiarbide Garapen Eramangarrirako Foru Diputatua, eta baita herritarrak ere. Horiek proiektuaren berri izan dute, eta bertan biltzen diren uren ibilbideaz ere. Proiektua aurrera eraman duena Dario San Emeterio ingeniaria izan da, Antonio Alberdi zuzendariarekin batera.

Ez du erantzunik

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.