
2008-02-15 | 11:30:50
Erasoa
Auto saltoki bati eraso diote eta 14 ibilgailu kiskali dituzte
Hitzaren eogoitzara heldu den komunikatu baten bitartez ezezagunek bere gain hartu dute erasoa, "Euskal Herriaren aurka ematen ari diren erasoak salatzeko"
Saltokiaren nagusiak uste du atzo "ezker abertzaleak antolatutako greba orokorrarekin bat egin ez zutelako eraso" dietela. Hala agertu du Euskadi Irratian egin dituen adierazpenetan. Bart hamaikak aldera izan da erasoa, Benta Aldea industrialdean
Anoetako auto saltoki bati eraso diote bart, eta kanpoaldeko aparkalekuan zeuden hamalau ibilgailu kiskali dituzte. Ertzaintzak agertu duenez, bart gaueko hamaikak aldera izan da erasoa, Benta Aldea industrialdean; bigarren eskuko eta aukerako ibilgailuak saltzen dituzte saltoki horretan. Erasoaren ondorioz, sutea piztu da, eta esan bezala, bederatzi ibilgailu kiskalita geratu dira.
2008-02-15
Konponbide demokratikoa diozu? hori al da zuretzat demokrazia? nik behintzat ez dut horrelako "konponbide demokratikorik" nahi! aurpegia behar da...
2008-02-15
Bigarrengoari: soluzioak emateko modu aproposa zurea!
iepa | 2008-02-15
Nik atzo greba egin nuen, nahiz eta ez oso ados egon deitzaileek erabili duten moduarekin (besteak beste, beraiek bakarrik deituz, inorekin hitz egin eta kontsentsua bilatu gabe). Baina nik greba egiteko eskubidea izan nuen bezala defendatzen dut greba egin ez zutenen eskubidea. Beraz, gogor salatzen dut Anoetan gertatutakoa.
villabonatik | 2008-02-15
aurrekoari: hobe zenuke tontakeriak esaten jardutea baino, benetan herri honetan gertatzen denari soluzioak jartzen ahalengintzea. Gatazkaren adierazgarria hau ere, Frantziar markak saltzen dituen kotxe konzesionario baten aurka..... zergatik ez dugu benetan konponbide demokratikoa bilatzeko saioa egiten? zergatik ez duzu zuk zerorrek herri horretako (anoeta) alderdi bozkatuena nabarmen legez kanporatu dutenean deus esan? hori da gatazka......
Bilabona | 2008-02-15
Siziliako mafia baina okerragoak zarete, Euskal Herriaren lotsa!
Kiskalitako autoak jasotzen ari dira goizean zehar.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.