
2007-12-03 | 10:34:16
AHT
Trenaren proiektuari bozka-emaleen %98'3ak ezetz esan dio
470 boto jaso zituzten atzo eta 5 bozka baietzaren alde izan ziren
"AHTk zuzen-zuzenean eragingo digu anoetarroi, beraz, proiektu horri buruz iritzia emateko eskubidea dugu eta eskubide hori bermatu da herri-galdeketaren bidez": hala adierazi dute AHT Gelditu! Elkarlanakoek.
Alkatearen balorazioa "baikorra" izan da. "Traba eta oztopo guztien gainetik jendearen parte-hartzea handia izan da eta hori oso garrantzitsua da".
Beste behin ere, Anoetako alkateak Anoetako AHT Gelditu! Elkarlana eta prozesu hau aurrera eraman duten gainontzeko eragileen lana azpimarratu nahi du: "Izugarrizko lana egin dute AHTren prozesu honetan: informazioa banatzerakoan, jendea sentsibilizatzeko garaian jendearen parte-hartzea bultzatuz"
Lan hori guztia azpimarratzeaz gain, eskerrak ere eman nahi dizkie aipatutako lan horrengatik.
Anoetako AHTri buruzko Herri-Galdeketa antolatu duten eragileek ere balantzea egin dute: "Jende asko ari da AHTri buruz duen iritzia ematen eta antolatu diren ekimen ezberdinetan parte hartzen".
"Oso balorazio positiboa egiten dugu azken hilabeteetan aurrera eraman den sentsibilizazio-kanpaina bere fruituak ematen ari baita".
Bukatzeko,"emaitza guztien gainetik oso balorazio positiboa egiten dugu anoetarren parte-hartzea oso handia izan baita".
Iņigo | 2007-12-04
Txoko honetatik zoriondu nahiko nituzke Anoetarrak emandako pauso garrantzitsua azpimarratuz. Hobe genuke horrelako ariketa demokratikoa behin eta berriz egingo bagendu herri guztietan. Zorionak bereziki 2 hilabete eta erdietan lanean aritu zareteneoi. Bejondeizuela
Atzo, bozkak emateko une batean
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.