Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Anoeta
2008ko abenduak 3, Asteazkena

2007-03-01 | 15:53:00

Euskara

Enpresetan euskara sustatuko dute Udalak eta Galtzaundik

Hartzen dituzten konpromisoak aurrera eramaten lagunduko zaie enpresa alorreko eragileei

Anoetako Udalak eta Galtzaundi Euskara Taldeak hitzarmena sinatu dute, aurten enpresa-munduan euskararen erabileraren normalizazio-lanak elkarlanean bideratzeko. Akordioaren sinaketa Fidel Azpiroz alkateak eta Jon Ander Ubeda Galtzaundiko zuzendaritzaren kideak egin dute.

Hitzarmenean zehazten denez, Galtzaundik herriko enpresa-munduko eragileei bisita egingo die, akordioaren bi sinatzaileek eragile horiek zeintzu diren erabaki ondoren. Bisitatutako eragileei beraien enpresetako euskararen erabilera sustatuko duten konpromisoak edo planak bideratzeko eta Bai Euskarari ziurtagiria lortzeko aukerak eskainiko dizkio. Eragileek hartutako konpromisoak aurrera eramateko laguntza eskainiko dio eskualdeko euskara taldeak, tartean itzulpen zerbitzua ere. Azkenik, eragileei diagnostiko txiki bat egingo die, oinarrizko datu bilketa baten bidez. Jarduera guzti horretarako 1.350 euro emango dizkio Udalak Galtzaundiri.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Enpresetan euskara sustatuko dute Udalak eta Galtzaundik

Fidel Azpiroz eta Jon Ander Ubeda, sinaketaren une batean.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.