
2008-05-21 | 20:34:16
Kukuaren etorrerak berpiztu ditu jaiak
Anoetako jaiei hasiera ofiziala eman zaie Kukuaren etorrerarekin eta txupinazoarekin. Haurren danborrada ere ekitaldien artean izan da
2008-05-01 | 15:27:07
Ume-jolasak egin dituzte umeekin Anoetako gaztetxekoek
Anoetako Gaztetxearen IX. urteurrena ospatzen ari dira
16:30ean plazan geratu dira umeekin eta kalejiran gaztetxera jaitsi dira. Han beraiekin jolasak eginda gero, merienda emango zaie. Gauean, berriz, bideo-emanaldia izango da: 'Codigo Da Vinci' filma ikusiko dute.
2008-02-19 | 14:54:33
Kantu afaria antololatu dute Anoetan larunbaterako
Kilometroak 2008ren egitasmoan kokatzen da ekitaldia
Kilometroak 2008ren Anoetako Batzordeak kantu afaria antolatu du larunbat honetarako, hilak 23, Anoetako frontoian. Batzordeko kide eta Irurako Ikastolako irakasle diren Ainhoa Artolak eta Maialen Mujikak azaldu dutenez, "herriari laguntza eskatzeaz gain, zerbait egitea nahi genuen. Ikuskizun Batzordearekin batera pentsatu genuen afaria egitea".
2008-02-15 | 11:30:50
Auto saltoki bati eraso diote eta 14 ibilgailu kiskali dituzte
Hitzaren eogoitzara heldu den komunikatu baten bitartez ezezagunek bere gain hartu dute erasoa, "Euskal Herriaren aurka ematen ari diren erasoak salatzeko"
Saltokiaren nagusiak uste du atzo "ezker abertzaleak antolatutako greba orokorrarekin bat egin ez zutelako eraso" dietela. Hala agertu du Euskadi Irratian egin dituen adierazpenetan. Bart hamaikak aldera izan da erasoa, Benta Aldea industrialdean
2008-01-26 | 13:49:12
Estibaliz Lasa aurreskularia dantzan herritarren aurrean
2007-12-03 | 10:34:16
Trenaren proiektuari bozka-emaleen %98'3ak ezetz esan dio
470 boto jaso zituzten atzo eta 5 bozka baietzaren alde izan ziren
"AHTk zuzen-zuzenean eragingo digu anoetarroi, beraz, proiektu horri buruz iritzia emateko eskubidea dugu eta eskubide hori bermatu da herri-galdeketaren bidez": hala adierazi dute AHT Gelditu! Elkarlanakoek.
2007-10-18 | 17:05:07
Paulino Luesmak herri galdeketaren aurkako helegitea aurkeztea agindu du
Espainiako gobernuko delegatuaren ustez, abenduaren 2ko galdeketak "legea hausten du"
Espainiako gobernuko delegatuak EAEn, Paulino Luesmak, komunikatu bidez jakinarazi du Anoetako Udalak abenduaren 2an AHTri buruz egingo duen herri galdeketaren aurkako helegitea aurkeztea agindu diola estatuaren abokatutzari.
Jaiak
Izaskun auzoko danborradarako izen-ematea
TOLOSA, - 2008-07-23
Deialdiak
Argazki lehiaketa
ELDUAIN, Internet - 2008-07-01
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.