
2009-06-04 | 12:27:27
Bihar hasiko dira Anoetako jaiak
Hilaren 24a bitarte ekitaldi ugari antolatu ditu Jai Batzordeak
Urteroko moduan aurten ere egitarau luzea osatu dute Anoetako Jai Batzordeko kideek. Herriko jaiak bihar hasiko dituzte, 22:00etan izango den Memoria Dantzan ikus-entzunezkoarekin eta hilaren 24a bitarte iraungo dute. Ohikoa den bezala Kuadrilen Eguna (hilak 6) izango dute, baita Dantzari Txiki Eguna (hilak 7) eta Umeen zein Mozorro Eguna (hilak 11) ere. Azken egun honetarako, gainera, antolatzaileek gaztetxoen bazkarira eta baita buruhandi eta erraldoien kalejirara mozorrotuta joateko eskatu dute. Era berean, aurtengoan iaz hildako herriko Javier Sarasa txistulariari omenaldia ere egingo diote; hilaren 14ean izango da 13:00etan herriko elizan. Herritarrek egindako artelanen erakusketa Honekin batera, igande honetan eta hilaren 13 eta 14ean 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era, erakusketak ere izango dira Udaletxean. Herriko artisten, eskulanetako taldeek egindako eta festetetako kartel lehiaketan aurkeztutako lanak ikusi ahal izango dira.
2009-04-23 | 16:37:16
Berriz ere Gaztetxean sartu dira lapurtzera
Zortzigarren aldia da aurten eta oraingoan diru apur bat eraman dute
Anoetako Gaztetxean berriro egin dute lapurreta eta dagoeneko zortzigarren aldia da sartzen direla lapurrak aurten. Bart terrazako atetik sartu ziren eta diru apur bat lapurtu dute. Terrazako atea hautsi egin dute eta orain berria jarri beharko dute Gaztetxekoek.
2009-03-03 | 13:37:15
Krisiaren inguruko hitzaldia gaur, Anoetan
Gaur 19:30etik aurrera krisiaren inguruko hitzaldia izango da LABen eskutik Anoetako udaletxean. Zehazki "Tolosaldean krisiaren eta bere ondorioak" izena du hitzaldiak. Aipatu behar da, gainera, gaur egun berezia dela euskal langileentzat, martxoak 3 da, 1976an Gasteizen 5 langile erail zuteneko urteurrena hain zuzen.
2009-02-14 | 19:33:58
Dantza-Soka Eguna ospatu dute egun guztian zehar
Artzai-andrez jantzita irten dira herritarrak goizean goiztik kalera
Anoetan Dantza-Soka Eguna ospatu dute herritarrek. Egun guztian zehar hainbat ekitaldi burutu dituzte. Goizean mutilak irten baldin badira herriko plazara, arratsaldean neskak aritu dira dantzan.
2009-01-12 | 11:52:36
Anoetako Gazte Asanbladak berriro lapurreta jasan duela salatu du
Gaztetxean zein ondoko lokaletan gertatu da
Anoetako Gazte Asanbladak jakinarazi du ohar baten bidez lapurreta jasan duela eta "nazka-nazka" eginda daudela "eraso hauen aurrean". Gaztetxean ez ezik, ondoko lokaletan ere izan dira lapurretak. Gertaera ostirala eta larunbata bitarteko gauean izan zen. Ez dira pasa 15 egun aurreko lapurreta jasan zutela. Gazte Asanbladak adierazi duenez, "ez dute lortuko gazteria geldiaraztea".
2008-11-25 | 11:55:29
Eskualdeko paleta jokalariak Munduko Kopako txapeldun berriak dira
30-21 irabazi zuten atzoko partidan Maider Mendizabalek eta Nagore Arozenak
Finala "oso-oso luzea izan zen", beroketaren ondoren partidaren aurkezpena egiten ari zirela argindarra joan zen eta ordu eta erdiko atzerapenaren ondoren berriz ere argia bueltatu ostean hasi zen berriz aurkezpena.
2008-11-24 | 11:52:13
Segik sinatutako kartelak jartzea egotzita hiru gazte atxilotu dituzte
Larunbat arratsaldean izan zen; Ertzaintzak "kolaborazio delitua" egotzi die
Ertzaintzak hiru gazte atxilotu zituen larunbatean Segik sinatutako kartelak jartzen ari zirela egotzita. Poliziaren aurrean deklaratzeari uko egin zioten, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, eta aske utzi zituzten larunbat gauean. Aske utzi arren, "kolaborazio delitua" leporatu diete kartelak jartzeagatik. AAMk salatu duenez, "modu honetako jarduerek Ertzaintzak gazte independentisten aurka irekita dagoen sorgin ehizan bete-betean parte hartzen duela erakusten dute".
Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa
Behe Bidasoako Hitza
Zine kluba
'Un cuento de Navidad' filma
TOLOSA, Leidor aretoa - 2009-07-02
Irteerak
Eskalada egitera
TOLOSA, - 2009-07-01
Datua
XX
Aurten XX. Joxean Tolosa pilota Txapelketa jokatuko da udan zehar Amezketako pilotalekuan.
Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute
Tolosako Udalak Voith-Gorostidi eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin du. 572 eskatzaile izan dira (loteria-ontzian 727 bolatxo zeuden) eta 79 etxebizitza zozketatu dira.
Tolosa
Jasotako azken mezua:
2009-07-01
Ez diot zentzurik bilatzen Kantabria eta Errioxa Euskal Telebistan emateari? Zer dute horiek euskald...(+)
Tolosa
Uda garaiko beherapenak: krisi garaian gehiago aprobetxatuko dituzu edo gutxiago?
Jasotako azken mezua:
Ni ez naiz beherapenen zain egoten eta erosketetara joateko. Egunen batean, bueltatxoren bat egingo ...(+)
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.